XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

226. artikulua (lehengo 169. artikulua)

Batzordearen ustez Erkidegoko estaturen batek itun honen indarrez dagokion betebeharren bat bete gabe utzi badu, irizpen arrazoitua egingo du Batzordeak gai horren gainean, aipatutako estatuari bere oharpenak aurkezteko aukera eman ondoren.

Baldin eta estatu hori, Batzordeak zehaztutako epean, irizpen horretara lotzen ez bada, Justizia Auzitegira jo dezake Batzordeak.

227. artikulua (lehengo 170. artikulua)

Erkidegoko edozein estatuk jo dezake Justizia Auzitegira, baldin eta Erkidegoko beste estaturen batek itun honen indarrez dagokion betebeharren bat bete gabe utzi duela uste badu.

Erkidegoko estaturen baten ustez, itun honen indarrez Erkidegoko beste estatu bati dagokion betebeharren bat bete gabe utzi badu azken horrek, Batzordeari aurkeztu behar dio auzia, Erkidegoko beste estatu horren aurka errekurtsoa jarri aurretik.

Batzordeak irizpen arrazoitua emango du, interesa daukaten estatuek kontraesan-prozeduraz, bai idatziz eta bai hitzez, beren oharpenak egiteko aukera izan eta gero.

Irizpena eskatzen denetik hiru hilabeteko epean Batzordeak irizpenik ematen ez badu, irizpenik eza ez da eragozpen izango Justizia Auzitegira jotzeko.

228. artikulua (lehengo 171. artikulua)

1.- Baldin eta Erkidegoko estaturen batek itun honen indarrez dagozkion betebeharretakoren bat bete gabe utzi duela aldarrikatzen badu Justizia Auzitegiak, Justizia Auzitegiaren epaia betetzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu estatu horrek.

2.- Baldin eta Batzordearen iritziz Erkidegoko dena delako estatu horrek neurriak hartu ez baditu, aipatutako estatuari bere oharpenak aurkezteko aukera eman ondoren, irizpen arrazoitua emango du Batzordeak. Erkidegoko estatu horrek Justizia Auzitegiaren epaia zein puntutan bete ez duen zehazteko.

Baldin eta Erkidegoko estatu horrek Justizia Auzitegiaren epaia betetzeko behar diren neurriak Batzordeak ezarritako epean hartu ez baditu, Justizia Auzitegiari aurkeztu ahal izango dio gaia Batzordeak.

Batzordeak zehaztuko du zein den, inguruabarren arabera Batzordeak egoki iritzi, eta Erkidegoko estatu horrek kopuru orokorrez edo diru-isunez ordaindu behar duen zenbatekoa.

Baldin eta Erkidegoko estatu horrek ez duela Justizia Auzitegiaren epaia bete aldarrikatzen badu Justizia Auzitegiak, kopuru orokorrez edo diru-isunez ordaintzeko zenbateko bat ezarri ahal izango dio.

Prozedura hori ez doa 227. artikuluan xedatutakoaren kontra.